Youtubeskolak egitasmoa abian da. Proiektuaren helburua gazteek euskarazko edukiak sortzea da interneten, Youtube kanala erabiliz. Horretarako tailerrak eta lehiaketa bat egingo dira. Tailerrok urrian egingo dira Bizkaiko bost udalerritan: Durango, Basauri, Derio, Zalla eta Amorebieta-Etxano; oraindik plaza libreak daude; beraz, eman izena!

herriak

 

Ekimena, hain justu, Zallan izango da datorren astelehenean, hilak 30 (atzeratu behar izango dugu arazo taktiko eta teknikoak tarteko). Hala, 13:00etan, Zallako Institutuan izango dira Ane Atxutegi eta Iban Garcia, et 14:30an, Institutuan.

Kale-animazio horien xedea da egitasmoa ezagutaraztea eta ondorioz herri horietan partaidetza sustatzea.

LEHIAKETA

Gogoratu, proiektu honek bigarren zati bat izango duela, Euskal Herri osora zabalduko den Youtube bidezko lehiaketa. Bideoak aurkezteko epea urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izango da. Sariak hauexek izango dira: 13-14 urte bitartekoentzako Sari Nagusia eta 15-16 urte bitartekoentzako Sari Nagusia. Hirugarren sari bat ere izango da, Youtuber Bizkaitarraren Bideorik Onena. Bi irabazleek Iphone 7 Plus bana jasoko dute, eta Youtuber Bizkaitar onenak, berriz, kamera bat, GoPro Hero 7 Blac.