Zanbuia! antzezlanaren inguruko liburua plazaratu du Booktegik. “Lan hau gure lehenengo elkarlana da Metrokoadrokarekin, eta zerrenda luze baten hasiera izatea espero dugu”.

Honatx Zanbuia! liburuari buruzko informazioa: “Eako Poesia Egunen ekimenez, Metrokoadroka sormen laborategiak 14 sortzaile elkartu zuen astebetez Ean. Guztiak kolektiboaren proiektuetan inoiz lan egindakoak, baina era berean bakoitza bere nortasun, imajinario eta pasioekin. Elkarlanean oinarritutako prozesu bat abiatu zuten astebetez, eta egun horietako emaitzarekin antzezlana osatu zuten Zanbuia! izeneko emanaldia”.

Horrekin batera, Booktegik lana horren gaineko dokumentala ere argitaratu du; Booktegik argitaratutako estreinako dokumentala da, eta horrekin Saio bereziak atala estreinatu dute.

zanbu_txiki