Azkue Fundazioak Bermeoko Udalaren laguntzaz ondutako Digitalizazioren Hariak proiektuaren baitan, Bermeoko DBH 4. eta Batxilergo 1 mailetako hiru ikastetxeetan hainbat proiektu garatzen ari dira, gazteak digitalizazioaz jabetu daitezen eta jarrera kritikoa garatu dezaten digitalizazio horrekiko. Eleizalde Ikastolan, hain zuzen, 3D bidezko mahai-jokoak egiten ari dira.

Eleizalde Ikastolaren arabera, “Digitalizazioaren Hariak egitasmoa aurkeztu zigutenean, pentsatu genuen baliabide ezberdinak ezagutzeko aukera ona izango zela. Zenbait ideia bageneukan, bai eta 3D makinekin lan egiteko gogoa ere. Hala, Azkue Fundazioak Alaiondo estudioarekin harremanetan jarri gintuen, eta 3D-n aditu Nerea eta Oihana etorri ziren gurera”.

tailerra

“Nereak eta Oihanak azaldutako dinamiken bidez, zenbait mahai-joko ezagunen barneko mekanismoak ezagutu eta ulertu genituen”.

20211008_105040

Bide horretatik, “jokoen diseinua egiteko bitarteko ezberdinak daudela aztertu genuen; besteak beste, partxisa aztertu genuen: tableroa, fitxak, dadoak eta sormena eta estrategia apur bat biltzen dituen mahai-jokoa da”.

par

Alaiondo estudioak, halaber, bestelako bitartekoak jarri zituen ikasle eta irakasleen eskuetan; esaterako, diseinua lantzeko istorioak kontatzea eta istorio horiek aldatzea oso baliagarria zela azpimarratu zuten. “Adibide gisa Refugeoly jokoa aurkeztu ziguten, Monopoly-aren baliabide berdinak erabiltzen ditu, baina helburua diruz aberastea baino, errefuxiatu baten ibilbidea ulertzea da”. Ezagutza horiekin eta aurretik pentsatuta geneukana uztartuz, taldetan antolatu, eta zenbait ideia lantzen hasi ginen”.

errefuxiatu

Eleizalde Ikastolako ordezkariek proiektuak ikastetxean izan dezakeen eragina nabarmendu dute; hau da, DBH4ko ikasleek egingo dituzte mahai-jokoak, 3D teknologia baliatuta, baina ikastola ikasle guztiek erabili eta partekatu ahalko dituzte.