Aurtengo Euskarabildua Utopia existitzen da. Teknologia burujabea herritik eta herrira izenburupean egingo da urriaren 27an, Donostiak San Telmo museoan, 9:00etatik aurrera.

“Globalizazio basatiak agerian utzi du gure bizimoduak inguruneak ematen dizkigun baliabideak gainditzen dituela.

Desazelerazioaz, deszentralizazioaz, subiranotasun eta kontrol autonomoaz hitz egiten da hainbat esparrutan, eta esparru teknologikoa, jakina, ez dago guzti horretatik kanpo.

Asko dira menpekotasun teknologikoa murrizteko teknologia berrien garapenean, ekoizpenean eta eskuragarritasunean borrokan ari diren herrialde zein herritar taldeak. Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen aldeko apustua eginez.

Garrantzitsua da gizarteak egoera eta arazoa ulertzea, ezagutzatik abiatuta, herritarrek teknologiari buruzko erabaki aktiboak har ditzaten”.

Jardunaldiaren egitaraua:

09:15

Sarrera:

Tokikotasunaren indarra utopia errealitate bilakatzeko

Elisabeth Pombo (Iametza) 

09:30

Teknologia libre, deszentralizatu eta federatuen garrantzia

Laster informazio gehiago 

10:00

Datuen garrantzia

Estrategia komunikatibotik ‘data center’ batetara

Eñaut Gracia (Errenteriako Udala)

Matomo: web-analitika alternatiboa eta hizkuntzaren tratamendua

Asier Iturralde (iametza) 

10:45

Atsedena 

11:15

DD: Digitalización democrática de la educación (bartzelonako xnet proiektua)

Simona Levi (Xnet)

Arnau Monterde (Ajuntament de Barcelona) 

12:00

Mahai-ingurua:

Tokiko Burujabetzak. Zergatik, Nola Eta Hemendik Aurrera Zer?

Leire Udabe (Lakari kooperatiba)

Josu Harismendy (Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea)

Oihana Olaberria (Sakananet proiektua, Arakilgo Udaleko alkatea)

Xabier Lertxundi (Hernani Burujabe egitasmoa, Hernaniko Udaleko alkatea) 

12:30

Dinamika:

Nola erabili teknologia libreak herri burujabeak lortzeko?

  • 1. Lan-mahaia: Hezkuntza
  • 2. Lan-mahaia: Telekomunikazioak
  • 3. Lan-mahaia: Informazioa eta komunikabideak
  • 4. Lan-mahaia: Gobernantza

Izena emateko, hemen.