Azkue Fundazioak babestutako udako ZuZeu Gaztea Saria inoizko handiena izango da, udaberrikoa hutsik gelditu baita. Hala, 1.000 euro emango dizkiote 30 urtetik beherakoek idatzitako artikulu, erreportaje, bidaia kronika edo post onenari.

Zuzeuren arabera, “2016an hasi genuen saria Azkue Fundazioaren babesletza medio, eta ordutik, ale ederrak irakurri ditugu eta gazte berri asko batu dira ZuZeuko plazara. Dantza egin nahi,  zeren zain zaude?”.

Sariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte-hartzaileek lan handia egin beharko dute udako sari potoloa jasotzeko. Hori dela eta, aurkeztutako artikuluek formalki ”bikainak” beharko dute izan, eta testuaz aparteko elementuak oso aintzat hartuko dira: bideoak, argazkiak, podcastak, besteak beste. “Kontakizun modu berriak erabiltzea oso kontutan hartuko da”.

Uda garaia izaki, antolatzaileek bidaia-kronikak idaztea iradoki dute. “Jorratuko diren gaiak taldeka edo atalka argitaratu ahal izango dira, izan idatzizko, entzunezko edo ikus-entzunezko formatuetan. Uda izaki, bidaia kronika formatua lantzeko parada ederra izan daiteke, ezta?”.

summer_2