Scott Fitzgerald idazle estatubatuarraren ipuin bat, Fernando Pessoa portugaldarraren poema batzuk, eta gazteentzako bi ipuin, haietariko bat Lagun bat, Kirmen Uribek idatzia, dira Booktegik bere plataforman argitaratu dituen Xerezaderen Artxiboak.
Gozokia izenburua du Fitzgeralden ipuinak: “Hegoaldeko istorio bat da hau; Lily of Tarleton hiri txikia du gertaleku, Georgian. Han bizi da Jim Powell, Gozoki, bizitza osoa alferra izan jokatzen eman duen gizona. Apirileko ilunabar batez, alkoholez blaituriko festa batean, dado jokoan irabazi eta bere patuaren aurrean jaikitzera eramango duen bizipen txundigarri bat izango du baina luze gabe, egunak argitu eta berehala, eguzki beroak kiskaldu egingo du bere ametsa…
Bestalde, Alberto Caeiro heteronimoarekin argitaratutako poemak dira Pessoarenak. “Alberto Caeiro Maisu Xaloa da, ardirik gabeko artzain bat. Zentzumenak aldarrikatzen ditu jakintza-iturri bakartzat, zientzia eta parazientzia oro alboraturik. Naturaren eta unearen poeta ere bada, fisikoa, neopaganoa, baina ez behialako jentilen gisan, ezpada modu berri, txoil lurtar batean”.
Kirmen Uriberen ipuina, Lagun bat, adiskidetasunaren inguruan ardazten da, eta Urretxindorra Urretxindorra Hans Christian Andersenek idatzitako lana da. Urretxindorra ipuinak hauxe kontatzen du: “Txinan, enperadorearen hirian, guztiak liluraturik uzten zituen altxor preziatu bat. Ez zuen urrearen distirarik, ezta harribitxienik ere, baina haren ospea munduko bazter guztietara hedatu zen. Jakintsuek hainbat liburu idatzi zuten hartaz eta olerkariek poemarik ederrenak egin”.