Irailean, Wiki Loves Monuments mundu-mailako argazki lehiaketarik handiena abiatuko da. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak jakinarazi duenez, 2010ean abiatutako ekimen horren xedea da “monumentu eta ondarearen inguruko argazki libreak jasotzea da, Wikipedia zein beste edozein gunetan libreki erabili ahal izateko”.

Gurean, hirugarren aldiz onduko da lehiaketa. “Euskal Herrian dugun ondarearen zerrenda zabalak osatu ditugu sarean, eta bertan agertzen den edozein monumenturen argazkiak bidal daitezke lehiaketan parte hartzeko. Gurean hautaturiko argazkirik onenek, gainera, nazioarte mailan burutuko den lehiaketan parte-hartzeko aukera ere izango dute”.

Sari “handiak” izango dira, eta saridunak “Wikipediako orrialde berezian” argitaratuko dira. “Sariketaz harago, guretzat garrantzitsuena argazkilaritza-elkarte eta zaleen parte-hartzea da, ondarea dokumentatu eta horiekin Wikipediako artikuluak aberasteko”

Aurreko urteetako argazki irabazleak: 2018ko argazki irabazleak eta 2017ko argazki irabazleak.

on%cc%83ati