Ezkerraberri Fundazioak, Coppieters Foundation eta EhuGune erakundeekin lankidetzan, Ikus-entzunezkoen erronkak Europako hizkuntza ez-hegemonikoentzat izenburuko jardunaldia ondu du Bilbon dagoen Bizkaia aretoan, urriaren 4an.
Ezkerraberri Fundazioaren arabera, “agerikoa da Netflix, Filmin, Youtube eta antzekoek ikus-entzunezkoak kontsumitzeko molde berriak ekarri dituztela eta, egoera horretan, euskararen moduko hizkuntzek galtzaile ateratzeko aukera asko dituztela. Fenomeno horri buruz informazioa bildu eta gogoeta egitea da jardunaldiaren helburua. Hainbat naziotako gonbidatuak, akademia eta sektorea, bildu ditugu”.
Honatx jardunaldiaren programa:
Programa
8:45 – 9:00 h: Dokumentazioa jasotzea
9:00 – 9:30 h: Sarrera-hitzak: Antolatzaileen ordezkarien agurra
9:30 – 10:30 h: Hitzaldi nagusia: Ikus-entzunezkoak Europan: egoera eta joerak
- Enric Marín Otto, Kataluniako Hedabideen Korporazioaren lehendakari ohia
10:30 – 12:00: Mahai ingurua: Akademiaren ikuspegia: Nolako Ikus-entzunezko hedabideak behar ditugu estaturik gabeko herrietan?
- Josu Amezaga, Euskal Herriko Unibertsitatea. Telebista publikoaren funtzioak: Ikuspegi orokorra.
- Elin Haf Gruffydd Jones, Mercator Internationaleko zuzendaria. Galeserazko fikziogintza
- Laura Santamaria Guinot, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa. Katalanera ekarritako kanpo-produkzioak
Moderatzailea: Kike Amonarriz
12:00 – 12:30: Atsedenaldia:
12:30 – 14:00 Mahai ingurua: Sektorearen esperientzia: Fikzioa bildu eta hedatzeko plataformak
- Jon Artatxo, Ibaia
- Jaume Ripoll, Filmin
- Carlos Ares, Produccions Zopilote, Galizia,
Moderatzailea: Marta Piñeiro, fikzio-zuzendaria
OHARRA: Jardunaldian parte hartzeko, izena eman behar da.