Burujabetza teknologikoa: Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da gaiaren inguruan ardaztuko da Iametzak ondutako Euskarabildua jardunaldia, zeina urriaren 24an egingo den Donostiako San Telmo Museoan, 9:00etatik 13:30era.

Iametzaren arabera, “teknologia burujabetza ez da lan egiteko modu batez ari, ezta lizentziez ere: geroz eta enpresa pribatu gutxiagok duten kontrol erraldoitik ihes egitea da kontua”.

Hala, jardunaldiaren bidez, besteak beste, ondoko galderari erantzunak bilatzen saiatuko dira: Nola konektatu teknologia bide berriak, seguruak eta askeak erabiliz? “Aspaldi internet ez dela demokraziaren utopia. Azken hamar urteetan munduko enpresa aberatsenak industria eta energiakoak izatetik, teknologikoak izatera pasa dira. Baina gure pantailen atzean dagoena kostata ikusten dugu: lainoa deitzen diogun hori munduko enpresa boteretsuenen ordenagailuak dira, eta hor uzten dugun informazioarekin negozioa egiten dute. Pribatutasunean eragiten dituen arazoez gain, enpresa hauek herrien eta estatuen etorkizunean eragin dezakete: hauteskundeen emaitzetatik hasita, politika publikoak zehaztetaraino”.

Hauxe izango da Euskarabildua jardunaldiaren egitaraua :

09:00etan, aurkezpena

09:15ean, sarrera: Burujabetza teknologikoa, zergaitik eta zertarako?, Elisabeth Pombo (Iametza)

09:30ean, hitzaldia: Teknologia libreak zabaltzeko garapena, ekoizpena eta antolaketa elkartasun harremanetan egin nahi dugu, Maitena Urretabizkaia (TEKS sareko eta Skurako kidea)

10:00etan, hitzaldia:  Soberanía tecnológica: Trayectorias, Valores y Comunidades, Alex Haché (Donestech)

11:00etan, atsedenaldia

11:30ean, hitzaldia: Maritxu nora zoaz? Nola egin (eta zergatik ez atzeratu) erakundeen trantsizio teknologiko,  Xabier Barandiaran (EHU)

12:00etan, hitzaldia: Elkarrekin eta libre bagoaz, Axier Lopez eta Xabier Letona (Argia eta CC Lizentziak)

12:30ean, bideokonferentzia: Nextcloud, Frank Karlitschek

Ereduak:

Bestelako sare sozial batzuk posible dira: Fedibertsoa Asier Iturralde (Iametza)

Software librearekin lan egiten duen administrazioa Rafael Puy (Pasaiako Udala)

ITKak eta burujabetza teknologikoa hezkuntzan: panorama eta aukerak , Alex Gabilondo (Irungo Berritzegunea) eta Sonia Ortiz de Arri (Donostiko Berritzegunea)

Jardunaldian parte hartu nahi izanez gero, eman izena.

 

euskarabildua