Aurtengo Euskarabildua Utopiatik egunerokora Google gabe, aukera burujabeak badira izenburupean egingo da urriaren 26an, Donostiako San Telmo museoan, 9:00etatik aurrera.

 “Burujabetza, zerbaiten gaineko erabaki ahalmena eta askatasuna izatea da. Guztiok bilatzen dugu hori, gure bizitzaren gaineko erabakiak hartzen ahalegintzen gara, aske sentitu nahi dugulako, gure nortasunari leial, seguru eta egonkor, ez ezeren edo inoren menpeko. Gure buruarekin koherentzian bizitzea garrantzitsua delako guztiontzat.

(…) Zorionez ez gara etorkizunaz ari, orainaz ari gara. Google unibertsotik haratago, software librea herritarrei hurbiltzeko lan egiten duten kolektiboez, euskarari lekua egiten dioten proiektu teknologikoez. Zorionez, badira”.

euskarabildua

Egitaraua:

09:00: Aurkezpena

09:15: Sarrera: Software librea, kode askea eta teknologia burujabetza, Miren Berasategi (Deustuko Unibertsitatea)

09:40: Hitzaldia: Baliabide libreak hezkuntzan, (Ressources numériques libres dans l’éducation), Alexis Kauffmann (Frantziako Hezkuntza Ministerioa)

10:30: Hitzaldia: Hezkuntzako bestelako esperientziak

11:00: Atsedena

11:30: Esperientziak: Teknologia burujabe bihurtu

  •  Nextcloud: Bulego birtuala, Asier Etxeberria (Iametza)
  • Odoo: Enpresa kudeaketa, Beñat Irasuegi (Talaios)
  • Mailtrain: Marketing digitala, Eli Pombo (Iametza)
  • Software librea gizartean zabaltzea helburu, Mikel Gartzia (Abaraska)
  • Common Voice: Euskarazko ahots teknologia helburu duen ekimen herritarra, Asier Iturralde (Librezale)  eta Garbiñe Garagarza (Topagunea)

Oharra: Hitzaldia izenburua idatzita dagoen hizkuntzan izango da.

Izena emateko, hemen.