CIVID-19 birusak 48 eta 72 ordu inguru biziraun dezake gure mugikorren azaleretan.
Eskuak garbitzea gutxienez 30 segundotan, sudurra eta begiak ez ukitzea… Jada oso barneratuta ditugu pandemiari aurre egiteko hainbat jokabide. Horietako asko norberaren garbiketarekin lotuta daude, baina sarritan, norberaren objektuak ez ditugu garbitzen edo ez ditugu egoki garbitzen.
Telefono mugikorren kasua oso esanguratsua da, egunero eta etengabe ukitzen ditugun tramankuluak baitira. Horretaz gainera, aho eta sudurretik gertu izaten ditugu hitz egiterakoan edo audio bat bidaltzeko WhatsApp bidez. Eta gure zoritxarrerako, birusak 48 eta 72 ordu inguru biziraun dezake gure mugikorren azaleretan.
Datu horiek New England Journal of Medicine-k egindako ikerlan batean bildu dira. Ikerlan horren xedea da koronabirusak azalera ezberdinetan zenbat denbora bizirauten duen zehaztea.
Hala, birusak gustukoen dituen materialak altzairua eta plastikoa dira; hain justu, gure mugikorretan oso ohikoak diren materialak. Ondorioz, birusa hiru egunera arte bizi daiteke gure telefonoan.
Hartara, oso garrantzitsua da mugikorra ondo garbitzea,
Nola garbitu telefono mugikorra koronabirusaren aurrean
- Telefonoa guztiz itzali.
- Korronte elektrikotik deskonektatuta egon behar da.
- Betaurrekoak garbitzeko erabili ohi diren oihalak egokiak dira, edo antzeko beste material bat.
- Garbiketa sakonago bat egiteko, zapia xaboia pixka bat duen ur epelean busti daiteke.
- Dena dela, egokiena zapi lehorra erabiltzea da, mugikorra busti ez dadin, batez ere barrutik.