Teknologiarekiko kontzientzia eta ikuspegi kritikoa duten pertsonak garatzeko asmoz, UEUk Hezkuntza Teknologikoa: Teknologiari buruz ikasi ez duzuna izenburuko ikastaroa ondu du martxoaren 6an eta s7an Eibarko Markeskoa Jauregian, 10:00etatik 13:00etara.

UEUk jakinarazi duenez, “gaur egungo gizartean teknologia oso barneratuta dugun baliabidea da eta, hala ere, gutxi dakigu horren atzean dauden aukera eta arriskuen inguruan. Beraz, gure asmoa, teknologiarekiko kontzientzia eta ikuspegi kritikoa duten pertsonak garatzea izango da, beren kabuz erabakiak har ditzaketen pertsonak garatzeko asmoarekin.

Irakasleak hauxek izango dira: Iker Rodriguez de los Frailes, Pedagogia gradua, Psikologia masterra eta Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan graduondokoa, irakaslea eta Mattin Solis Uitzi, pedagogoa, IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan eta hizkuntzen irakaskuntza Graduondokoa, esperientzia prestakuntza digitaleko enpresan.  unibertsitatea.net atarian irakasleei egindako elkarrizketa jaso dute.

Trebakuntza saioaren helburuak:

  • Teknologiaren erabileraren inguruko hausnarketa kritikoa bideratzea.
  • Aplikazio mugikorretan igarotzen duten denbora ikusi eta hau eztabaidatzea.
  • Teknologiak eskaintzen dituen aukera eta arriskuen berri partaideei ematea.
  • Korporazio teknologikoek gizartean duten eragina aztertzea.

Izena emateko epea otsailaren 25ean amaitzen da.

Informazio gehiago: ueu.eus

tekno_ueu