Alpha Exploration Co. konpainiak 2020an abiatutako ikus-entzunezko sare sozialeko aplikazioa da Clubhouse. Egun, iOS gailuetan erabiltzen da, baina aurki Android mugikorretan ere izango da erabilgarri.

COVID-19ak eragindako pandemian nabarmen hazi bere erabilera, batez ere hasieran. Berezuma.com webguneren arabera, “astiro, astiro euskal komunitatea ere bere lekua egiten ari da bertan.

Sare sozial honetan ahotsa da funtsezkoa, ahotsaren bidez zabaltzen eta trukatzen baitira iritzi eta eztabaidak. “Ahotsa erabiltzen da, eta bi norabidekoa da podcasten aldean, erabiltzaileek denbora errealean eman baitezakete iritzia, eta abar”

Clubhousek klub eta areto birtual ugari ditu hainbat gairi buruzko elkarrizketak jasotzen dituzte. “Elkarrizketa-programekin, musikarekin, kontaktuekin, hitzorduekin, aurkezpenekin, eztabaida politikoekin eta gainerakoekin”. Clubhousek areto pribatuetako elkarrizketak grabatzeko aukera ere eskaintzen du.

Aplikazioak sekulako oihartzuna izan zuen Elon Musk, besteak beste, Paypal zerbitzuaren asmatzailea, Clubhousen elkarrizketatu zutenean, 2021eko urtarrilaren 10ean.

clubhouse