Euskal Wikilariak elkarteak eta Ikastolen Elkarteak Nik, zuk, guk… 250 bai? egitasmoa abiatu dute, besteak beste, Txikipedian emakume zientzialariei buruzko 150 inguru sarrera argitaratzeko.
Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, “otsailaren 9an ekin zioten hemezortzi ikastola horietako lehenek Txikipedian sarrera berriak sortzeko prozesuari. Ez zen ausaz aukeratu eguna, otsailaren 11n Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatzen baita, eta erronkaren helburu nagusietakoa emakume zientzialariei buruzko sarrerak sortzea baita. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Txikipedian 250 sarrera berri egiteko botatako erronkaren lehenbiziko balantzea egiteko konpromisoa hartu zen, sarrera gehienak emakumeei buruzkoak izatea nahi baita”.
Hala, 220 sarreratik gora ari dira ekoizten hemezortzi ikastola horietako DBHko lehen eta bigarren mailetako ikasleak. Horietatik 150etik gora dira emakume zientzialariei buruzkoak, baina beste emakume batzuk ere aukeratu dituzte (artistak, aktoreak, musikariak, legelariak, kirolariak…).
Informazio gehiagol, hemen.