1993an sortu zuen oraindik indarrean dagoen dokumentu-artxiboen formatua; Adobe enpresa ere eratu zuen, zeinak 250.000 milioiko burtsako kapitalizazioa duen.

Iragan ostiralean zendu den PDFaren eta Adobe software-konpainiaren sortzaile Charles Geschke 81 urte zituela.

Geschke-k Silicon Valleyn (Kalifornia) kokatutako Xerox konpainiako ikerketa- eta garapen-dibisioan aritu zen 1970eko hamarkadan. Bertan, hitzak eta irudiak inprimatutako dokumentuetara eramateko softwarea garatu zuen, gero, Adoben bazkide izango zuen John Warnockekin batera.

Xeroxen ez zituzten Geschke eta Warnock teknikarien ideiak aintzat hartu. Hori dela eta, Adobe sortu zuten 1982an. Egun, 250.000 milioi dolarreko burtsa-kapitalizazioa duen software-konpainia erraldoia da. “Teknologia arrainak bezalakoa da, berehala harrapatzen ez badituzu, hondatu egiten dira”, esan zuen Geschkek Xerox enpresan bizi zuen frustrazioaren harira, Xeroxen produktu berri bat abiatzeko zazpi behar baitzituen.

Adobek Portable Document Format edo PDF dokumentu digitalen formatua sortu zuen 1993an, eta dokumentu digitalak argitaratzeko estandarra izaten jarraitzen du, ordutik hainbat aldaketa teknologiko gertatu diren arren. Geschkek eratutako konpainiak argitalpenen mundua, inprimaketa eta komunikazio digitala aldatu zituen, Photoshop, Acrobat edo Illustrator softwareak tarteko; funtsezko tresna bihurtu dira editore eta sortzaileentzat.

adobe