Iametzak sare sozialetan iragarri duenez, teknologia eta komunikazioa biltzen dituen Euskarabildua jardunaldia urriaren 28an egingo dute, Zenbat kutsatzen du like batek? Mundu osorako internet jasangarrirantz lelopean.
“Atzeraezineko aldaketa klimatiko eta muturreko desberdintasun sozialen garai honetan, azpiegitura teknologikoek duten eraginaz hausnartu nahi dugu aurtengo Euskarabilduan. Munduaren amaiera distopikoetatik harago, etorkizun posible desiragarriak aztertzen saiatuko gara: Hodeiaren azpian ezkutatzen den kontrsumo neurrigabeaz eta horien gaineko alternatibez”.
Aurtengoa 11. edizioa izango da, eta Donostiako San Telmo Museoan egingo da, 9:00etatik aurrera.
Egitaraua
09:10: Aurkezpena
09:15: Sarrera: Zein da gure beste aztarna digitala?
Sandra Perez (Iametza)
09:30: Hitzaldia: How (not) to build a solar powered internet
Kris De Decker (Low-tech Magazine)
10:00: Hitzaldia: Momentánea… ¿estás ahí? una reflexión personal sobre el tiempo y los recursos
March (Momentánea Ciberfeministas Guatemala)
10:30: Hitzaldia: Por qué Sillicon Valley no nos salvará del cambio climático
Spideralex (Donestech)
11:30: Atsedena
12:00: Hitzaldia: Euskal Herria Solar Punk
Beñat Irasuegi (Talaios, TEKS)
12:30 Hitzaldiak: Etorkizuna marrazten – kasu praktikoak
FairPhone – Iratxe Acha
Onaro – Xabier Igartua
Reciclanet – Ivan González
Informazio gehiago, hemen.