Maite Goñik zuzendu eta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzitako 10 minututan podcast teknopedagogikoak denboraldi berria abiatu du, bosgarrena hain zuzen.
Kurtso hasiera, elkar ezagutzeko sasoia (II) da bosgarren denboraldiko bigarren atala: “Ingelesez, Icebreakers; euskaraz, izotz apurtzaileak edo. Badakizu, norbait ondo ezagutzen ez duzunean, hasierako une deseroso horretan lagungarri gertatzen diren kontu horiek… Baina hezkuntzaren alorrean, beste esanahi bat dute. Gelan giro lasai bat sortzeko erabiltzen dira, ikasleak euren artean hobeto ezagutu daitezen edo lankidetzarako prestatzeko. Saio honetan, aurrekoaren segidan, jarduera batzuk proposatuko dizkizugu. Jantzi kaskoak eta adi!”
Pedadogia eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta bestelako edukiak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz azalduko ditu Maitek teknologiaren eta pedagoriaren arteko lotura berritzaileenak.
Wikipediaren arabera, Maite Goñi Eizmendi (Ordizia, Gipuzkoa, 1967) irakaslea da, euskararen sustapenean, teknologiak hezkuntzako ikas-irakas prozesuetan nola txertatu eta konpetentzia digitalaren inguruko gaietan aditua da. Euskararen Aholku Batzordeko kide da hizkuntza-normalizazioaren prozesuan eragina duten arloetako pertsona ezagunen artetik izendatua izan delarik eta bertan IKT Batzorde-atal Bereziko zuzendaria da.