Urriaren 27tik 29ra egingo da Bilbon musika-industriari buruzko BIMEPRO jaialdia. Bada, Azkue Fundazioak eta Harrobia Ikastolak Streamer tailerra ondu dute lankidetzan jaialdi horren baitan, ostiralean, hilak 29, Euskalduna Jauregiko 0E aretoan, 10:00etatik 11:30era.
Game Erauntsiko kide Garikoitz Larrañagak eta Yogurinha Borova trans artistak gidatuko dute saioa.
BIMEPROren arabera, “hori guztia tokiko kultura sustatzeko testuinguru batean, euskara erabiliz tokiko kulturaren identitaterako eta Interneteko presentziarako funtsezko tresna gisara. Harrobia Ikastolak antolatutako eta Azkue Fundazioak babestutako saioa”.
Bideobloggingerako eta streamingerako sarrera-tailerra, sustapen pertsonal eta musikalerako. Garikoitz Game Erauntsia-ko kideak saio praktiko batean erakutsiko digu nola jarri martxan streaming saio bat merkatuan arrakasta gehien duten hainbat plataformatan, hala nola youtube eta twitch plataformetan.
Tailerra osatzeko, Yogurinha Borova trans artista polifazetikoak bere arrakastaz hitz egingo digu Instagram bidez, haur zein helduentzat genero aniztasunarekin lotutako bere musika-produktua sustatzeko streaming plataforma gisa.