“.eus” luzapena duten 15.000 domeinu daude gaur egun, eta horitatik %70 euskararaz daude, 2023an egindako ikerlan baten arabera; hau da, Euskal Herriko Interneten dauden webguneen %15 euskaraz daude. Datuok gaur aurkeztu ditu PuntuEus fundazioak “.eus” domeinuaren 10. urteurrenean.
Horrekin batera, “.eus” domeinua gehaigo zabaltzeko sustapen-kanpaina abiatu du fundazioak, Domeinuak 10 €-an, eta puntu (eus) lelopean.
Josu Waliño Puntueuseko zuzendariak domeinuak hamar urteotan egindako goranzko ibilbidea izan du hizpide:, “EUSen ia 15.000 gara. .EUS ia 15.000 enpresa, erakunde, proiektu eta norbanakoren espresio digitala da. Ingurune digital ziberseguru eta euskaldun baten hautua egin dutenen domeinua gara; eta, urtez urte gero eta gehiago gara. Izan ere, eraldaketa digital bete-betean gaude, punta-puntako teknologia dugu eta komunitate- eta partaidetza-sentimendua dugu. Enpresa eta ekintzailetza-proiektu berri askoren lehen hautua gara”.
Informazio gehiago, Sustatu.eus-en.