• Lehiaketa apirilaren 8tik maiatzaren 2ra bitartean izango da.
  • 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da.
  • Lorea Intxausti aktoreak 4 erronka proposatuko ditu eta maiatzaren 3an iragarriko dira irabazleak

2023/04/08. Gaurtik hasita eta maiatzaren 2ra arte egongo da martxan Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehen lehiaketa da. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko asmoz egindako proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango du beste behin.

Astelehenero Lorea Intxaustik erronka ezberdinak proposatuko ditu: dantza, bitxikeriak, sormena lantzeko erronka, lagunekin egitekoak… Horrela, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek nahi dituzten erronkak egin ditzakete eta TikTok sarean argitaratzeaz gainera modu pribatuan ere bidaltzeko aukera dute nahi izanez gero, maiatzaren 2ra arte.

Erronka bakoitzetik irabazle bat aterako da; beraz, zenbat eta erronka gehiago egin saria irabazteko aukera gehiago izango dituzte parte-harztaileek. Irabazleen izenak maiatzaren 3an argitaratuko dira Bziber lehiaketako sare sozialetan eta webgunean, eta 75 euroko erosketa-txartela jasoko dute, Fnac dendetan gastatzeko .

Edizio honetan Lorea Intxausti aktoreaz gainera, beste aktore eta tiktoklari batzuk egongo dira erronkak egiten, besteak beste, Elene Mendizabal (@elemelonsv), Nahia Sillero (@nahiasillero) eta Kimetz Etxabe (@etxabekimetz).

Lehiaketari buruzko informazio informazio guztia www.bziber.eus webgunean.