CyberLehiaren finala egingo dute bihar, maiatzak 9, Bilbon. CyberLehia Lanbide Heziketako ikasleen zibersegurtasun txapelketa da.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, “CyberLehiaren lehen finalean bost talde arituko dira elkarren aurka, zibersegurtasun eta hacking arloetan dituzten ezagutza eta trebetasunak erakutsiz. Txapelketaren lehen edizio honetan, orotara, Lanbide Heziketako 25 ikastetxetako 280 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte, guztiak ere goi-mailako zikloetako edo espezializazio-ikastaroetako ikasleak izan dira, Informatika eta Komunikazioak eta Elektrizitatea eta Elektronika lanbide-arloetako ikasleak”.

Zibersegurtasuneko lehiaketaz gain, gai horri buruzko dibulgazio-jarduerekin osatuko da jardunaldia, hala nola tailerrak, hitzaldiak edo saio teknikoak. Sektoreko hainbat enpresaren standak ere izango dira.

 

EGUNA:   maiatzak 9, osteguna

ORDUA:   9:30ean

LEKUA:    La Terminal gunea – Zorrotzaurre,  Bilbo

Inazio Zuloaga margolariaren kalea, 3  – Deustu