UEUk bi urterik behin antolatzen duen jardunaldia hamahirugarrena izango da, eta Adimen Artifizialaren inguruan ardaztuko da, aurrekoa bezala. Azaroaren 7an egingo da, Donostiako Carlos Santamaria gunean. Dagoeneko komunikazioak bidaltzeko epea zabalik dago, urriaren 4ra bitarte.
UEUk jakinarazi duenez, “2024ko azaroak 7an Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) egingo dugu Donostiako Carlos Santamaria gunean, aurtengoa XIII. edizioa izango delarik. Bigarrenez segidan, Adimen Artifiziala hartuko dugu gai nagusi, baina aurtengo jardunaldiak AA sortzailean jarriko du batez ere fokua, informatikan eta programazioan izan duen eragin sakona aztertuko dugu, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronka eta aukera berriak ere”.
Komunikazioei dagokienez, bi komunikazio-deialdi antolatu dituzte: batetik informatikaren inguruko esperientziak, garapenak eta ekimenak bilduko dituena. Eta, bestalde, ikasleei zuzendutako deialdia: “aurten dei berezia luzatu nahi genieke informatikaren adar ezberdinetan ari diren ikasleei, beren proiektu, gradu amaierako lan eta antzeko egitasmoen berri eman diezaguten”.
Parte hartu nahi izanez gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Izenburua edo produktuaren izena.
- Egileen izen-deiturak.
- Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).
- Harremanetarako posta elektronikoa eta telefonoa.
Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2024-10-04.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2024-10-15.
Informazio gehiago, hemen.