Zomorro Studiok, Game Erauntsia Elkarteak, Torrekua guneak eta Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Euskal Game Jam ekimenaren bigarren edizioa ondu dute Errenterian, hain zuzen, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategian, urriaren 18tik 20ra bitarte; online ere egingo da.

“Bideojoko sortzaile euskaldunak batzeko zein elkar ezagutzeko, euren abileziak agerian jartzeko eta harremanak sortzeko ekimena izango da”.

Game jam bat garatzaileen topaketa bat da, bideojoko bat edo gehiago egiteko, denbora-tarte laburrean, normalean 24 eta 48 ordu bitartean. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka antolatuta, diziplina batean edo gehiagotan espezializatuta egon ohi dira: programazioa, diseinua, artea, musika, etab.

Izena emateko eta bestelako xehetasunen berri izateko, hemen.