Eragin enpresak antolatu ohi duen Xare Euskarazko Kultura Jardunaldia egingo dute Baionan kokatutako Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Gabaran, irailaren 24an, Plazara, Munduberriak eta Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak parte hartu dute jardunaldiaren antolakuntzan.

Bizkaian Azkue Fundazioarekin elkarlanean egin ohi da Xare Euskarazko Kultura Jardunaldia.

Proiektuaren helburua bikoitza da: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzea gazteen artean, eta euskarazko kultura digitala ezagutzera ematea gazteei. Horretarako DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako hitzaldiak eta lantegiak antolatzen dira goiz batean zehar.

Baionan 300 gazte inguru bilduko dira: Bernat Etxepare, Largente eta Villa Pia lizeoetako ikasleak eta Hondarribiko Talaia institutukoak.

Egitaraua: