Hedabidea bideopodcasten inguruan ardaztuko, eta edukiok Youtube eta Spotify plataformetan egongo dira.

Guztira sei podcast izango dira Uluan: Hamaiketakoa, elkarrizketa-saioa; Lista beltza, musikari buruzko, zeinetan musikari eta ekoizleak kantu baten inguruan arituko diren; Arnasa, emozioei eta bestelako gaiei buruzko saioa; Glitx, sare sozialak eta gai teknologikoak; + = –, albisteak eta aktualitatea; eta, azkenik, Bineta, komikia.

Berria aldizkariak argitaratutako albisteak jasotzen duenez, “«Talde gazte bat gara, eta sareetan eduki asko kontsumitzen dugu egunerokoan. Nabaritzen genuen hutsune bat guretzako euskarazko eduki freskoa eta entretenimenduzkoa topatzeko orduan», kontatu du Asier Errastik, Ulu Mediako kideak. Jorratuko dituzten gaiak izango dira, besteak beste, pop kultura, sare sozialak, bizimodua, osasuna, feminismoa, aktualitatea, umorea eta iritzia”.