Euskoporak Adimen Artifizialaren inguruko saioa ondu du ekainaren 11n, Bilbon, EITBren egoitzan, 9:00etatik 15:00etara, Europako testuingurutik tokiko eraginera lelopean. Ekitaldiaren xedea da adimen artifizialak datuen, gobernantzaren eta hizkuntza-ereduen garapenaren dituen erronkak aztertzea, bereziki baliabide gutxiago dituzten hizkuntzen kasuan.

“Topaketa honek Europako eta Euskadiko ekosistemako eragileak —enpresak, erakundeak eta komunitate akademikoa— biltzen ditu sektorearen egungo egoera aztertzeko, esperientziak partekatzeko eta lankidetza aukera berriak sortzeko”.

Egitaraua bi atal nagusitan banatuko da:

  • Europako ikuspegia: politikak, estrategiak, marko legala, merkatua eta enpresa eta herrialdeen kasuak
  • Tokiko ekosistema: gaitasunak, beharrak eta euskarari lotutako aplikazio errealak

Ekitaldia adimen artifizialaren eta hizkuntza-teknologien arloko profesionalei, erakundeetako arduradunei, enpresei, ikertzaileei eta ekosistemako eragileei zuzenduta dago.

Izen emateari, egitarauari eta bestelako xehetasunei buruzko informazio gehiago, hemen.