HAMARRATZ, Ingurune digitalean euskaraz eta begirada kritikoarekin
AZKUE Fundazioaren eskola-programa berritzailea da; teknologia modu kontziente eta arduratsuan, eta, euskaraz erabiltzen ikasteko espazioa da.
Bi orduko saio dinamikoan, ikasleek ingurune digitala ulertu, zalantzan jarri eta eraldatzeko baliagarriak izango zaizkien tresnen berri izango dute.
ZERTARAKO
- Ingurune digitalari begirada kritikoa eskaintzeko
- Euskararen erabilera digitala indartzeko
- Teknologiaren atzean dauden botereak eta eraginak ulertzeko
- Hausnarketa eta parte-hartze aktiboa sustatzeko
HELBURUAK
- Euskararen erabilera digitala sustatzea
- Fake news, algoritmoak eta pribatutasuna kritiko aztertzea
- Komunikazio digital arduratsua lantzea
- Autonomia eta ahalduntze teknologikoa indartzea
- Teknologia sormen tresna gisa ulertzea

ESKOLA-PROGRAMA
LH5 eta LH6: Kabletik tiraka Interneten funtzionatzeko moduez eta egunerokotasunean, Internet nola erabiltzen dugun aztertzeko.
DBH 1 eta DBH2: Bizitza sareak Teknologia digitalek gure bizitzan eta gizartean, oro har, nola eragiten duten hausnartuko dugu.
DBH3, DBH4 eta BATXILERGOA 1: EspekulAAtzaileak Adimen Artifizialak euskaldunon harremanetan nola eragiten duen aztertu eta hausnartuko dugu.
Programa erabat sortzailea eta kritikoa da, inolako baliabide teknologikorik erabiltzen ez duena.
Doako eskola-programa berritzailea!
EGIN ERRESERBA:
https://erreserbak.hamarratz.azkuefundazioa.eus/
Tel.: 94. 402. 80. 81









