Bihar, azaroak 17, Pilula Gorria izeneko saio estreinatuko dute Twitch plataforman, 21:00tatik aurrera. Lehenengo saio horretan Aitziber Garmendia aktorea elkarrizketatuko dute. Lord Draugr youtuber arrakastatsuak aurkeztuko saioa, eta bi astean behin egingo dute programa. Saioa informala, zirikatzailea, bat-batekoa eta umoretsua izango da.

Pilula Gorria saioak jakinarazi duenez, “elkarrizketaren hasieran, guztira 10 pilula banatzen dizkiogu protagonistari, 8 gorri eta 2 urdin, horrek esan nahi du 8 galdera derrigorrez erantzun behar dituela, baina 2rekin txanda-pasa egin dezakeela. Galderak ez ditu aldez aurretik ezagutzen, beraz hasieratik 2 erantzun gabe uzten baditu gero ez du aukerarik izango. Hau da, 10 galderatik 8 erantzun behar ditu (8 pilula gorri) eta 2 ez (2 urdin). Galdera zirikatzaile eta deserosoak izango dira”.

Pilulen jolasa The Matrix filmetik hartu dute saioaren arduradunek. Honela azaldu du “Saioaren izena The Matrix (1999) zientzia fikziozko filmaren tramatik hartu zuten. Neo protagonistari bi piluletako bat hartzeko aukera eskaintzen diote filmean: gorria edo urdina. Pilula urdinak gertatutakoa ahazteko eta matrix-eko errealitate birtualean geratzeko modua emango dio: eta gorriak, berriz, hartatik askatu eta mundu errealera eramango du”, azaldu du Urtzi Urkizu kazetariak Berria egunkarian.

Bestek beste, Nogen eta Chill Mafia musika taldeetako kideek parte hartuko dute hurrengo saioetan.

pilula