Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, Youtuber Lantegia ondu du, Youtube plataforman euskararen presentzia handitzeko xedearekin.

2008-2010 urte bitartean jaiotako gazte bilbotarrek parte har dezakete ekimenean, eta izena emateko epea zabalik izango da azaroaren 15tik 28ra bitarte.

Bideoak sortu, editatu eta Youtube plataformara nola igo ikasteko proposamena da. “Youtuben zure kanala sortu eta kudeatzen ikasteaz gain, bideoak sortu eta editatzen ere ikasiko duzu”.

Gurasoek edo tutoreek egingo dute  seme-alaben izen ematea, eta aldi berean baimendu egingo dituzte lantegian parte hartzera. Gogoan izan behin baino ezin dela izena eman.

Lantegia:

Hizkuntza: euskara. Lantegiak euskara hutsean izango dira. Lantegi-emaileen eta parte-hartzaile guztien arteko harreman-hizkuntza euskara izango da eta hartzaileek ezinbestean euskaraz jakin behar dute.

Parte hartzaileak: Bilbon erroldatutako 2008 urtetik 2010 urtera bitartean jaiotako neska-mutilak.

Datak: Lantegiak abenduaren 27an 28an, 29an eta 30ean izango dira.

Parte-hartzaile kopurua: 40 gazte ordu-tarte bakoitzean. 4 talde eratuko dira eta talde bakoitzean 10 gazte eta hezitzaile bat egongo dira.

Plaza lortzea: Izena eman ahala beteko dira plazak. Plazak beteta daudenean itxaron zerrenda irekiko da. Lantegian plazaren bat libre geratuko balitz, itxaron zerrendatik plazarik lortu ez duen lehenengo pertsonari deituko diogu.

Plazak beteta daudela ikusten baduzu, gomendatzen dizugu itxaron zerrendan izena ematea gehienetan bajaren bat egoten delako.

Iraupena: 3 orduko iraupena izango du eta saio bakarrean izango da.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara edo 15:30etik 18:30era

Tokia: Euskararen Etxea (Agoitz plaza 1, Bilbo) (Metroz: San Ignazioko geltokia; Bilbobusez: 10, 13, 18 eta 71 lineak)

Prezioa: Doan

Izen emate epea: Azaroaren 15ean goizeko 09:00etan hasiko da izen emate aldia eta azaroaren 28an amaituko da gaueko 12:00etan.

Gogoan izan behin baino ezin dela izena eman.

Plazak mugatuak dira, eta izena eman ahala beteko dira.

Inskribatzeko: www.bilbao.eus/euskara/btuber

Informazio gehiago: infoazkuefundazioa.org edo 94 402 80 81 telefonoa.