NPLD-Coppieters Campusaren bigarren edizioak hizkuntza gutxituen aktibazio soziala izango du hizpide; Donostiako Miramar Jauregian egiten ari da gaur eta bihar. Azkue Fundazioa ere campusean da.

2019ko NPLD-Coppieters Campusa, Donostian garatzen ari da, NPLD Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarrak, Coppieters Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatuta, eta Kataluniako Generalitatearen, Galesko Gobernuaren eta Frisiako probintziaren babesarekin.

Activating the social use of minority languages (Hizkuntza gutxituen erabilera soziala aktibatuz) izenburupean, bi egunetan hainbat hizkuntza komunitateko ordezkariak bilduko dira Miramar Jauregian: katalana, friulera, frisiera, galesera, galegoa, ladinoa, bretoiera, suediera, irlandera eta euskara.

HABEk jakinarazi duenez, “(Campusaren) helburua da, leku ezberdinetan hizkuntza gutxituen erabilera soziala aktibatzeko egiten ari diren esperientziak aurkeztea eta eztabaidatzea. Era berean, bere parte-hartzaileentzat elkargune bat izateaz gain, Campusa, hizkuntza-politiken planifikazioaren eta ebaluazioaren inguruan praktika onak partekatzeko espazioa ere izango da”.

Campusean gertatzen ari direnak streaming bidez zabaltzen ari dira.

coppitiers