Bideoak apirilaren 14tik maiatzaren 26ra aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideek lan guztiak baloratu eta ekainean sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.
Nola parte hartu?
- Bete formularioa HEMEN.
- Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali zuzendaria@gaztezulo.eus helbidera.
- Ikusleen botoak eta iruzkinak Ekainaren 2ra arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo eta gaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, Ikuslearen Saria irabazteko orduan eta aukera handiagoa!
Ze baldintza bete behar dituzte lanek?
Aurkezten diren bideoek aurten filmatuak, originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Ez da onartuko aurrez beste lehiaketaren batean aurkeztutako lanik.
- Iraupena
Gutxienez minutu 1 eta gehienez 3 minutu (kredituak barne). - Gaia
Nahi duzuna konta dezakezu, mugarik ez! - Objektua
Film labur bakoitzean, EZINBESTEAN, GAZTEZULO PAPEREZKO aldizkaria, aldizkari DIGITALA edota GAZTEZULO.EUS webgunea azaldu behar dira (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa). - Hizkuntza
Bideoak hizkuntza edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, kartelak, elementu grafikoak…), honek EUSKARAZKOA behar du izan. EZ DUGU ONARTUKO baldintza hau betetzen ez duen bideorik.
Epaimahaia
Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengoan PANTAILAK EUSKARAZ ekimeneko lantaldea, Alex Aginagalde (Donostia, 1981) ordezkari gisa izango dugularik, @elemelonsv TikToker eta eduki sortzailea (Zumaia, 2000) eta Iruñe Astitz (Barañain, 1991) kazetaria eta eduki sortzailea izango ditugu lan hori burutzen.
Sariak
- 1.go saria: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.
- 2.saria: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.
- Ikusleen saria: gaztezulo.eus webgunean EKAINAREN 2an 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari-sorta irabaziko du.
Sara banaketa ekitaldia
Ekainean izango da eta, iaz bezala, sari banaketa ekitaldia zuzenean emango dugu geure Twitch kanalaren bidez (twitch.tv/gaztezulo); irabazleekin zuzeneko konexioak egingo ditugu, epaimahaikideen hitzak jasoko ditugu eta sorpresak ere egongo dira.