Aplikazio ezagunak euskara eta beste hamaika hizkuntza gehitu berri ditu erabiltzaile-hizkuntza gisa. Hala, Spotify-ren ezarpenak euskaraz jartzeko aukera dago; besteak beste, “erreproduzitutako azkenak” edota “entzun berriro” aukerak.

Horiek horrela, Spotify 74 hizkuntzatan erabiltzeko aukera dago gaur egun; tartean, txinera tradizionala, Egiptoko arabiera, bosniera, galiziera eta, jakina, euskara.

Streaming plataformaren arabera, erabiltzaileek esperientzia pertsonalagoa izatea lortuko dute, aplikazioa haien ama hizkuntzan erabiltzeko aukera baitute. “Are esperientzia pertsonalagoa ekarriko du gure erabiltzaileentzat. Eta zenbat eta pertsona gehiagok erabili Spotify, eta zenbat eta tokiko hizkuntza gehiago izan gure plataforman, orduan eta konexio gehiago sustatu ahal izango ditugu sortzaileen eta entzuleen artean”.

Hasieran, 27 hizkuntzatan erabil zitekeen Spotify, 2021ean beste 26 hizkuntza gehitu zituzten, eta orain, azkenik, 11 gehiago, tartean, gurea.

spot_2