Abenduaren 7ko goizean, 11:45ean, Azkue Fundazioa Durangoko Azokako Kabia gunean izango da. Fundazioko zuzendari Iurdana Acasusok, hain zuzen, ikastetxeetan garatzen den Digitalizazioaren Hariak egitasmoa aurkeztuko du.
Digitalizazioaren Hariak proiektuaren bidez, Azkue Fundazioak hezkuntza digital kritikoa sustatzen du Bizkaiko ikastetxeetan, hain zuzen, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean. Horretarako STEAM proiektuez baliatzen da. Gaur egun Etxebarri BHI-n ari da egitasmoa garatzen Azkue Fundazioa.
Honatx Kabiako egitarau osoa:
10:30: Zer dira hezkuntzarako baliabide libreak, eta zergatik hartu behar ditugu kontutan hezkuntzan
Miren Berasategi Zeberio
10:45: Sistema Eragilea. Ordenagailua pizten duzunetik euskaraz ikasi, sortu, garatu, gozatu!
Luberri
Txikilinux
Etxepare lizeoko ikasleak
11:15: Hezkuntzarako tokiko hodeia. Hezkuntza komunitatearen pribatutasuna zaintzen duen hezkuntzaren digitalizazioa
TEKS
11.30: Munduko ezagutza gure baitan. Ezagutza librearekin sortutako hezkuntzarako baliagarriak diren baliabide digital euskaldunak
Abaraska
11.45: Ikasgelan eduki eta baliabide libreak txertatzen. Lanketa ezberdinak
proposatzen dituzten egitasmoak
Ikusgela + Digitalizazioaren hariak