Bideojokoak euskararentzat udako ikastaroa ondu du EHU/UPVk uztailaren 12an, Euskararen Etxean, 9:00etatik 17:00etara. Jarduera euskaraz eta gaztelaniaz izango da, bi hizkuntzetara aldi berean itzulita, eta Euskadiko, Kataluniako eta Galiziako bideojokoen egoera aztertuko dute.
“Katalanezko eta galizierazko egoeraz mintzatuko zaizkigu herrialde haietatik etorritako gonbidatuak: Akademian zer erakusten duten bideojokoei lotuta, euren hizkuntzaren erabilera bideojokoetan eta abar. Haien azalpenei esker eta guztion ekarpenekin, euskarazko bidea nola egin daitekeen zehazten ahaleginduko gara”.
Hauxe izango da jardueraren programa:
08:45 – 09:00
Erregistroa
09:00 – 09:15
Inaugurazio instituzionala. Parte hartzeko ordena:
Elixabete Larrinaga Artetxe, UPV/EHU – Ikastaroaren zuzendaria
Iurdana Akasuso Atutxa, Bilboko Euskararen Etxea – Zuzendaria
Gorka Moreno Márquez, UPV/EHU – Bizkaiko Campuseko errektoreordea
Xabier Arauzo Uriarte, Bizkaiko Foru Aldundia – Euskara zuzendaria
09:15 – 10:45
Bideojokoak EHUn: non, zer, nola
Alfonso Berroya Elosua, UPV/EHU – Arte Ederrak Fakultatea
Ainara Romero Andonegui, UPV/EHU – Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Edurne Larraza Mendiluze, UPV/EHU – Informatika Fakultatea
10:45 – 11:15
Bideojokoak Euskadin
Itziar Zorrakin Goikoetxea, UPV/EHUn doktoratua – Itzultzailea
11:15 – 11:45
Atsedena
11:45 – 12:45
Bideojokoak Katalunian
Elena Hernández, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, UAB
12:45 – 13:45
Bideojokoak Galizian
Celia Rocha-Táboas, Vigoko Unibertsitateko doktoregaia
13:45 – 15:15
Bazkaria
15:15 – 15:45
Bideojokoak hizkuntza txikientzat
Laura Santamaria Guinot | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, UAB
15:45 – 17:00
Mahai ingurua: Bideojokoak euskararentzat
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa, Game Erauntsia
Danel Solabarrieta Arrizabalaga, Elhuyar
Luistxo Fernández | CodeSyntax
Itziar Zorrakin Goikoetxea, UPV/EHUn doktoratua – Itzultzailea
Gidaria
Elixabete Larrinaga Artetxe, UPV/EHU – Ikastaroaren zuzendari
Informazio gehiago, hemen.