Bideojokoen industriak hainbat aukera eskaintzen ditu inongo kosterik gabe konfinamendua baliatuta, zeinak gaming-aren hazkunde ikaragarria eragin duen; Estatuan, esaterako, %271ko igoera izan du.

Bideojokoen sektorea etengabe hazten ari da urtero, eta bere emaitzak ikusgarriak dira. Estatuan, esaterako, 1.530 milioi euro fakturatu ditu eta 3.577 milioi euroko inpaktua izan du ekonomian. Etxe askotan aisialdiko aukera garrantzitsuena da, bideojokoena ez baita nerabeen kontu esklusiboa. COVID-19 birusak eragindako konfinamenduan, hain justu, %271 igo da jarduna estatuan. Horrekin batera, industriak egoera hori baliatu du hainbat joko eskaintzeko doan.

Gurean euskarazko bideojokoak sustatzen dituen elkarte bat ere badago, Game Erauntsia, eta bere webgunea oso interesgarria da, bertako eta kanpoko makina bat eduki biltzen baititu. Gainera, oso arduratuta dago Euskal Herriko bideojokogintzako industriarekin. Urtero, halaber, Jokoteknia euskarazko bideojokoei buruzko jardunaldia antolatzen du Azkue Fundazioarekin lankidetzan. Jardunaldi horretan hainbat adituk parte hartzen dute, bai eta sektoreko zenbait irakaskuntza-zentrok ere.

Ganorazko gamer

XXI. mendeko gamer sutsua izateko ezinbesteko makina bat bideojoko daude, zerrenda amaigabea da. Haibat estilo eta estrategia daude, eta talde-jokoak edo shooter-ak ere askotarikoak dira. Halere, badira batzuk oso ezagunak direnak, eta ia plataforma guztietan erabil daitezkeenak. Joko horiek milioika jarraitzaile dituzte; tartean, League of Legends, Fortnite, Counter Strike, APEX Legends eta Call of Duty: Warzone. Ezinbestekoa da horietan aritzea ganorazko gamer bat izateko. Egun, aukera daukagu horietako batzuk doan deskargatzeko eta konfinamenduan jolasteko.

Nostalgikoentzako aukerak

Pac-Man, Pong, Tetris, Sonic, Street Fighter edo Super Mario Bros –en zaleek ere eskura dituzte bideojoko horiek, denda mugikorretan klik batekin lor baitaitezke. Garai haietako kontsolak ere, Mega Drive, la Play Station eta Super Nintendo (NES) eskuragarri daude, Sega, Sony eta Nintendo konpainiek berrargitaratu baitituzte.

Konfinamenduak eragindako eskaintza

Konfinamenduaren luzapena tarteko, plataformak hainbat eskaintza prestatzen ari dira jardunak gorago egin dezan. Hala, egunek aurrera egin ahala, eskaintza berriak aterako dira. Hala, PlayStationek hainbat jokoren sagak jarri ditu eskuragarri, Destiny 2, PES 2020 Lite, Dauntless eta Path of Exile. Nintendo Switchek, ostera, Super Kirby Clash, Pokémon Quest, Warframe, Fallout Shelter eta Tetris 99 jokoen aldeko apustua egin du. Xboxek, bestalde, Gwent, Warface, Too Human, Puzzle RPG eta Game Pass ditu prest ditu. Azken hori euro baten truk eskura daiteke lehenengo hilabetean; oraintsu argitaratutako ehun joko inguru eskaintzen ditu.

Ordenagailue zuzendutako ia eskaintza guztia monopolizatzen duen Steam-ek prezioak jaisten ditu urtean zehar, eta konfinamendua ere baliatu du prezioen beherakada abiatzeko. Hala, Half-Life, Drawful 2 eta Life is Strange doan deskarga daitezke koarentena osoan. Komenigarria da Steamen denda egunero bisitatzea, joko asko doan agertzen baitira. Hortik kanpo, Epic Games-ek The Stanley Parable eta Watch Dogs eta Origin eskaintzen ditu deskontu handiekin, %50era artekoak, baina ez du ezer doan eskaintzen.

Telefono mugikorraren bidez

Smartphone-a ere tresna egokia da mundu honetan murgiltzeko. Lehenengo pausoak emateko joko egokiak eta ezagunak daude, tartean, Candy Crush Saga, Fruit Ninja eta Angry Birds, baina Clash Royale, Clash of Clans, Hearthstone eta Brawl Stars ahaztu gabe. Denda mugikorren eskaintza izugarria da, baina , Riot Games-ek abiatutako Teamfight Tactics (TFT) azpimarratuko dugu,zeina ordenagailuan ere instalatu daitekeen: xakearen antzekoa da,baina zortzi jokalarik jolas dezakete.

Profesionalen antzera

Kirol elektronikoek geroz eta jarraitzaile gehiago dituzte; esaterako, League of Legends jokoaren mundialetan, 2019ko azaroan, audientzia globala 75 milioi ikusle baino gehiagokoa izan zen. Datu horiek direla eta, zale askok profesionalak izan nahi dute. Profesionalen antzera aritzeko, hauek dira joko egokienak: League of Legends, Counter Strike eta Dota 2,  baina Starcraft II eta Heroes of Storm ere aintzat hartzekoak dira.

Familia osoarentzat

Familia jolas baten inguruan jartzea ere aukera ona da, bai eta ondo pasatzeko parada ere bai. Sentsazio hori pantailara ere eraman daiteke, hainbat bideojoko tarteko; esaterako, Geyper konpainiako Juegos Reunidos ezaguna. Nobedadeen artean, Nintendo Switchek Animal Crossing: New Horizons eskaintzen du.