Game Erauntsiak jakinarazi duenez, zazpi euskal bideojoko aukeratu dituzte Gamelab 2020 sarietako hautagaien artean. Bartzelonako ekitaldian parte hartuko duten profesionalek hautagaien artean finalistak zeintzuk izango diren aukeratu beharko dute.

Videojuegos Vascos webguneak jakitera eman duenez, Relevo garatzaile bilbotarraren Treasure Rangers eta Digipen Bilbao unibertsitateko ikasleek garatutako Astra, Entails, Mundus Alter, Project Senko, Quest 4 Papa: Reloaded eta Wolf Spear lanak dira hautagaien artean aurkitzen diren euskal bideojokoak.

Gamelab sariek estatu mailan sortu eta garatutako jokoak saritzen ditu. Hautagaiak hiru kategoriatan banatu dira: PC eta kontsoletarako argitaratutako bideojoko komertzialak, Smartphone eta tabletentzat garatutako lan komertzialak eta ikasleek garatutako bideojokoak.