Gonzalo Etxague Haize hotz batek izenburuko liburua eta Xerezaderen Artxiboaren lau audio argitaratu ditu Booktegik.
Honatx Haize hotz batek liburuaren deskribapena: “Gailurretik jaisten hasi zenean, espero ez zuena ikusi zuen Martxelok: beste mendizale bat mendi bakartian. Eta bat-batean dena aldatu zen”. Xerezaderen Artxiboaren harira, lau ale berri entzun daiteke Booktegi plataforman: Ez naiz emakumea ala, Menuet eta gaua eta Boto edo bala (azken hori bi zatitan).
Ez naiz emakumea ala, Sojourner Truth emakume beltz esklabo ohiari buruzko lana da, AEBetako Akron hirian gertatzen dena, 1851n. Menuet eta gauak audioak hauxe kontatzen du: “Gizon batek, ustez bakarrik, atseden hartzen du Pariseko parke lasai batean. Berehala ohartzen da, ordea, ez dela leku hartara joaten den bakarra eta egun baten, aguretxo berezi batekin eta haren emaztearekin egiten du topo”.
Azkenik, Boto edo bala Malcolm X aktibistak 1965ean, hil baino urtebete lehenago, emandako hitzaldia da. “Garai hartan, Senatuan Eskubide Zibilen Legea ari ziren eztabaidatzen eta, lege hori onartuz gero, beltz guztiek botoa emateko eskubidea lortuko lukete. Boterean dauden demokraten joko bikoitza salatzen du eta beltzen batasunerako deia egiten du”.