Abian da Booktuberboom lehiaketaren bosgarren edizioa, Booktuberboom_+: “Adi gazte! Aurten ere EAEko gazteen artean liburuen euskal influencer-a topatu nahian gabiltza! Horrexegatik zabalik dago jada booktubeak bidaltzeko epea. Lehiaketara lanak azaroaren 26ra arte aurkez daitezke eta parte hartzeko oinarriak blog honetan dituzue. Aurten, gainera, berrikuntzaz betea dator lehiaketa”. Book (liburua) eta tube (Youtube) lotzen dituen bideoa da booktube-a.
Booktuberboom proeiktuak booktube lehiaketa eta booktuber topaketak biltzen ditu: “Aurten ere irailetik azarora bitartean bost kedada egingo ditugu EAEko liburutegi ezberdinetan”.
Aurtengo edizioan gainera, nobedade gisa, Instagram eta TikTok plataformak gehitu dituzte: “Instagram eta TikToken ere geroz eta ezagunagoa bilakatzen ari da liburuak gomendatu eta partekatzeko ohitura. Beraz, Booktuberboom lehiaketan Youtubera bideo bat igo duen parte hartzaile orok aukera izango du Intagram edo TikToken ere liburu horrekin publikazio bat igo eta lehiaketan parte hartzen jarraitzeko”.
Azkenik, sariak “potoloak” izango dira: “kamera, GoProa, grabaziorako materiala, liburuak…”