Durangoko Azokaren webgunean jasotzen denez, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Azokak IV. Sormen Beka DA! aurkeztu dute. 15.000 euroko diru saria emango diote oinarri digitala duen kultur sorkuntza lan bati. Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.

2021an, KULTURA DIGITALEAN izango da oinarri (edozein generotakoa).

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da.
  • Praktika edota espresio artistiko baten oinarritutako lan digitala sarituko da, baina fisikotasunarekin uztartu ahal izango da. Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Lan irabazlearen berri,  abenduaren 3tik 8ra egingo den 56. Durangoko Azokan emango dute. Lan irabazleak, gero, urtebeteko epea izango du aurkeztutako proposamena lantzeko eta 2022. urteko azokan erakutsiko du emaitza.

Informazio guztia, hemen.