Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehiaketen aitzindaria da. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko egindako bi proiektu jarri ditu martxan: Bziber Lantegiak, gazteak sareetan trebatzeko ikastaroak, eta Bziber lehiaketa, TikTok sarean euskarazko edukiak sortzeko erronken bitartez, baita erreferente euskaldunak indartzeko ere. 

Lehiaketa honek bosgarren edizioa beteko du aurten, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin. Edizio hau maiatzaren 10etik ekainaren 10era bitartean egingo da. Lau aste inguru iraungo du, eta gazteek lau erronka ezberdin egin beharko dituzte. Urte honetan, gainera, berritasun modura, gazteek modu pribatuan bidal ditzakete erronkak.

Edizio berri honetan, Asier Burguete, Go!azen telesailaren protagonistetako bat izango da lehiaketaren aurkezlea eta erronken sortzailea. Berarekin batera beste sei euskal tiktoker egongo dira Asierrek emandako erronkak egiten, besteak beste, @Kai_Nakai, @lorea_intxasuti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo.

Lehiaketari buruzko informazio guztia www.bziber.eus webgunean dago.

influ

Nork parte har dezake?

13 urtetik 16 urte bitarteko gazteentzat. Sareko lehiaketa bat izanik, ez dago lurraldetasun mugarik.

Noiz izango da Bziber Lehiaketaren bosgarren edizioa? 

Maiatzaren 10etik ekainaren 10era bitartean.

Zelan parte har daiteke? 

Oso erraza da lehiaketa honetan parte hartzea; izan ere, ez dago izena eman beharrik. Bi pauso baino ez dira jarraitu behar, eta urte honetan, gainera, parte hartzaileek nahi izanez gero modu pribatuan ere egin ditzakete erronkak:

  1. Bziber lehiaketa jarraitzen hasi sare sozialetan (@bziber_lehiaketa profila Tik Tok eta Instagramen).
  2. Bi modutan parteka daitezke bideoak: Parte hartzaileek erronkak beren profilera igo ditzakete Bziber-en kontua etiketatuz edota bideoa mezu pribatu bidez bidal dezakete Bziber lehiaketaren kontura. 

Nork irabazi dezake?

Parte hartzaileek ez dituzte zertan erronka guztiak egin saria eskuratzeko. Erronkak egin dituztenen artean egingo da zozketa, eta bi saridun izango dira erronka bakoitzeko. Hartara, zortzi saridun aterako dira edizio honetan. Zozketak  lehiaketa amaitzean egingo dira, eta azken egunean iragarriko dira irabazleak; hain zuzen, ekainaren 10ean.

Zein da saria?

Guztira 8 sari egongo diraproba bakoitzeko bi  irabazle, eta zozketa bidez aukeratuko dira. Saria: mugikorra kargatzeko aukera ematen duen motxila bat eta norberak nahi duen lekuan mugikorra kargatzeko bateria eramangarria.

Erreferenteak eredu gisa:

Bosgarren edizio honetako lehiaketaren gidaria eta erronken sortzailea, Go!azen telesail arrakastatsuan parte hartzen duen Asier Burguete aktore eta dantzaria izango da.

Horrez gain, gazteentzako erreferente diren hainbat lagun eta tiktoker ere arituko dira probak sareetan zabaltzen; horietako batzuek, aurreko edizioetan ere parte hartu dute: @Kai_Nakai, @lorea_intxasuti, @libbetxxu, @elemelonsv, @anepe.acedo eta @julenportillo. Guztiak aritzen dira modu aktiboan TikTok sarean euskarazko edukiak sortzen eta partekatzen, eta gazte askorentzat eduki sortzaile erreferente bilakatu dira.

Bziber marka, lehiaketa eta lantegiak. 

Bziber markapean, Azkue Fundazioak gazteentzako egitasmo eta jarduerak ontzen ditu ingurune digitalean euskara erabil dezaten; besteak beste, TikTok bidezko Bziber lehiaketa eta Bziber Lantegiak.