Gaur, maiatzak 6, Egunean Behin jokoaren denboraldi berria hasiko da, zeinak uztailaren 15era bitarte iraungo duen.
Jokoaren hamabosgarren denboraldia izango da, eta nobedadeekin dator, jokoaren sustatzaile CodeSyntax-ek jakinarazi duenez: Hitz Zentroarekin egindako kolaborazioaren ondorioz, jokalari berezi baten partaidetza izango dugu denboraldian egunero: Latxa euskarazko adimen artifizialak jokatu egingo du beste guztion artean!”.
“Denboraldi honetako 10 asteetan, GFAko Kultura Sailak bi aste babestuko ditu sariekin, lehena datorren astelehenean hasiko dena, Pasaia Itsas Festibala ardatz hartuta, eta denboraldi amaieran, uztailean, sailkatuen arteko onenek sari hauek irabaziko dituzte: telebista adimentsua, telefonoak eta zozketaz Chromecast-ak”
Informazio gehiago, hemen.