Egunean Behin lehiaketaren zortzigarren denboraldia datorren astelehenean hasiko da, irailaren 27an. Edizio berriaren babeslea EITB izango da, eta behin lehiaketa amaituta, 11 aste iraungo du.
Lehiaketaren finala telebista bidez emango da, aurreko denboraldian legez. Antolatzaileek adierazi dutenez, “arrakasta handia” lortu zuen finalak. “8. denboraldia abenduaren 12an amaituko da, eta data horretatik Gabonak bitartean, zuzeneko telebistako final hori egingo da. Uztailean egin zenaren antzekoa izan liteke, baina detaileak hurrengo aste hauetan finduko dira”.
Sariei dagokienez, asteko saria asteari horri dagokion babesleak zehaztuko du. Sailkapen orokorreko lehenengo hirurek, halaber, sari berezi hauek jasoko dituzte: Samsung telebista adimentsua, Vivo 770 telefono aurreratu bat, eta Xiaomi Redmin Note 8; zozketaz, bi Chromecast, Internet bidezko zerbitzuak lotzeko telebistara.
“Ohiko sariez gain, euskaratutako telefono mordoxka bat banatuko dituen sustapen-ekintza bat egingo da denboraldian zehar, zabalduko ditugu detaileak aurrerago”.
Informazio gehiago, hemen.