Informatika eta teknologia barriei buruzko Euskal Encounter 2019 uztailaren 25etik 28ra bitarte egingo da, Barakaldoko BEC aretoan. Jaialdi erraldoi horrek ondoko datuak biltzen ditu: 5.000 ordenagailu, segundoko 60 gigabyteko konexioa, 50.000 metro koadroko gunea eta 50.000 euro saritan.

Euskaltel Konekta Fundazioak ondutako ekimena da Euskal Encounter, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, SPRI erakundearen bidez.

Ekimenaren 27. edizioa izango da, eta parte-hartzaileek, 5.000 inguru -dagoeneko, 4.000 lagunek eman dute izena-, hainbat esparrutan arituko dira; tartean, arte digitala, hardwarea, software librea edo bideo-jokoak. Horretaz gainera, Opengune izeneko eremuan, hamaika jarduera burutuko dira: tailerrak, hitzaldiak, 3D inprimagailuak edo errealitate birtuala, besteak beste.

Gonbidatu berezien harira, aurten, modding-ean aditu Nate Gentile espainiarrak parte hartuko du Euskal Encounterrean; ordenagailuen eraldaketa eta pertsonalizazioan oinarritzen den diziplina da moddinga. Gentilek zuzeneko saioa zuzenduko du hardware gunetik eta, besteak beste, nitrogeno likidoaren bidez ordenagailua nola hoztu azalduko dau, lantegi baten baitan.

encounter_2