Bekaren helburuak hauexek dira: euskarazko sorkuntza digitala sustatzea, sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea. Urriaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira proposamen artistikoak, eta bekak 10.000 euro bideratuko ditu.

Sortzaile euskaldunei bideratutako ekimena da sormen digitalerako beka: proposamena eremu digitalekoa izan beharko  da, eta espazio fisiko batean eskaini ahalko da; hain justu, 2026ko Loraldia Festibalean.

Ezaugarriak:

  • Proposamen artistikoa ahalik eta zehatzen deskribatuko duen dokumentu bat aurkeztu beharko da.
  • Jatorrizko sormen lana izan beharko du.
  • Kultur sorkuntzaren barruan arlo guztiak onartuko dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komikigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa …
  • Diziplinen arteko uztarketa onartuko da.

Informazio gehiago, hemen.