Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak Gamer Kazetari egitasmoa abiatu du Ikasplay-rekin elkarlanean. Proiektuaren webgunean jasotzen denez, “Proiektu honen muina bideojoko kazetaritza-espezializatu digitala euskaraz lantzeko komunikazio-gakoak eta urratsak biltzen dituen bideo tutorial sorta bat eskaintzea da, 14-26 urte bitarteko nerabe eta gazteek bideojokoen kazetaritzari buruzko gidalerroak izan ditzaten”.

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza izan du.

Bideoak “dinamikoak” eta “ulerterrezak” dira, eta honako gaiak biltzen dituzte: bideojokoen kazetaritza espezializatuaren gakoak (multimedia formatu desberdinen zehaztapenekin), edukien lanketa (genero berdintasuna barne), beharrezko baliabide teknikoak, kazetaritza-genero konkretuen ezaugarriak (albistea, analisia, erreportajea eta elkarrizketa) eta komunikazio eraginkorra burutzeko gomendioak.

Ikusi bideoak, hemen.

gamer