• Lehiaketa martxoaren 6tik 31ra bitartean izango da. 
  • 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa da. 
  • Banaka zein taldeka bideoak grabatzeko aukera izango dute gazteek; bideoak modu publiko zein pribatuan aurkeztu ahal izango dituzte.

Bziber lehiaketa, TikTok sarean oinarritutako euskarazko lehen lehiaketa honek, seigarren edizioa beteko du aurten, eta martxoko hilabete osoan zehar egongo da martxan. Azkue Fundazioak gazteak eta sareak euskaraz ehuntzeko egindako proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren babesa izango du beste behin.

Edizio berri hau martxoaren 6tik 31ra bitartean gauzatuko da, eta lehiaketak iraungo duen lau astetan, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek TikTok sarean pil-pilean dauden 4 erronka egin beharko dituzte. Iaz bezala, modu publikoan edo pribatuan bidaltzeko aukera izango dute.

Urte honetan gainera, berritasun modura, taldeko kategoria sortu da, beraz, erronkak lagunekin batera grabatzeko aukera izango dute. Martxoaren 31n zozketa bidez egingo da sari banaketa: banakako kategorian, Twitch plataformarako 8 harpidetza eta taldearen kasuan, abentura esperientzia bat.

Aurreko edizioan bezala Asier Burguete aktorea izango da lehiaketaren gidaria, bai eta erronkak proposatuko dituena ere. Berarekin batera ezagunak diren beste tiktoklari batzuk ere parte hartuko dute ekimenean, besteak beste, @lorea_intxausti, @elemelonsv, @anepe.acedo, @julenportillo @dupliksaa eta @olatzpz bizkaitarra.

Lehiaketari buruzko informazio informazio guztia www.bziber.eus webgunean.

kartela_6-edizioa