Asteazkenean, hilak 12, Gaztezulo X. Bideo Lehiaketaren sari banaketa festa egingo da Euskararen Etxean, Bilbon, 18:00etatik aurrera. Azkue Fundazioa lehiaketaren babesleetako bat da. Jarraian, Gaztezuloren deia irakur dezakezue:

Iritsi da eguna!! Ekainak 12, asteazkenaGAZTEZULO X. BIDEO LEHIAKETAREN SARI BANAKETA FESTA egingo dugu 18:00etan, Bilboko Euskararen Etxean (Azkue Fundazioa). Garrantzitsuena? Saridunak momentuan ezagutuko ditugula!

NOLA IRITSIKO NAIZ?

Metroan bazatozte SARRIKO edo SAN INAZIO geltokietan jaitsi eta segituan aurkituko duzue festa (Azkue Fundazioaren kokapena jakiteko klikatu hemen)

NOLAKO FESTA IZANGO DA?

Eta nolakoa izango da festa? Sari banaketa 18:00etan hasiko da; bertan, zuzenean, aurtengo irabazleen izenak ezagutuko ditugu, eta sariak banatuko dira. Gogoratu hauek izango direla sari potoloak:
1. SARIA: 1.200 euro
2. SARIA: 300 euro
PUBLIKOAREN SARIA  

Eta sariak banatu ondoren… Musika eta lunch goxoa izango ditugu!! GONBIDATUTA ZAUDETE!