Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Acasusok ekainaren 6an burututako Otto Pette liburuaren irakurketa jarraituan parte hartu du; irakurketa hori Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren baitan egin da. Ekimenaren hamabigarren edizioa izan da, eta Anjel Lertxundiren Otto Petteren 25. urteurrena ospatu dute.

400 bat lagun txandatu dira Anjel Lertxundiren obra irakurtzeko. Lertxundik berak irakurri ditu liburuko lehenengo lerroak, eta gero euskal gizartearen arlo guztietako pertsonak batu dira Otto Pette lanaren pasarteak irakurtzeko. Ekitaldia Arriaga Antzokian burutu da. Azkuna Zentroak, bere aldetik, Kulturen Atarian jarri du pantaila bat, eta, zuzenean transmititzeaz gain, konexio zehatzak egin ditu.

Klasikoen Irakurraldiari erromeria batekin amaitu da, eta musika eta dantza emanaldia ere izan da Arriaga Antzokiaren aurreko plazan, Bilboko Gaztedi dantzari taldearen gidaritzapean.

Bilbo Zaharra Forumek nobela horren inguruko hitzaldi-sorta bat ere antolatu du, Pako Aristi, Jon Alonso, Tere Irastortza, Garbiñe Ubeda eta Anjel Lertxundiren partaidetzarekin.