14-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da, parte-hartzaileek giza eskubideen inguruan gogoeta egin dezaten.
Horretarako Asmoz Fundazioak hainbat bideo igo ditu @eskubideakikasten TikTok kontuan. Bideo hroiek hainbat gaiei buruzkoak dira: Giza Eskubideen testuinguru historikoa, eskubideen belaunaldiak eta betebeharrak zein pribilegioak.
Horiekin batera, bideo erronka bat argitaratuko da eta parte hartzeko, erronka horri erantzun beharko zaio.
Hala, 20 segundo eta minutu bat bitarteko bideoa grabatu beharko du parte hartzaileak eta TikTokera igo, #eskubideakikasten traolarekin, galdera hauetako bati erantzuna emanez: Zer dira zuretzat giza eskubideak? Zertan eragiten dizute? Zein eskubide urratzen dira gure inguruan? Zer egin dezakegu hauek defendatzeko?
Bideoak maiatzaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira, bakarka edo taldean. Irabazleek Txalaparta argitaletxeko dendan trukatzeko opari txartela eskuratuko dute.
TikTok: @eskubideakikasten
Izen-ematea, hemen.
Informazio gehiago, hemen.