Google Mapsen azken eguneratzeak Estatuko hiri nagusien errepideetako radar finkoak non dauden markatzen ditu.
Duela hilabete batzuk hasi zen Google Maps funtzio berri hori probatzen, alegia, bere aplikazioan errepideetako radar finkoak zehaztea. Proba-epe hori bukatu eta gero, funtzio hori jada erabiltzaileen eskura dago.
Hala, aplikazioaren bertsio berria eguneratuz gero, kotxe-ibilbide bat bilatzerakoan, app-ak automatikoki zehazten du non dauden radar finkoak. Egun, funtzio hori Androiden baino ez dabil, baina laster, iPhone eta bestelako Apple dispositiboetan ere instalatu ahalko da.
Bere funtzionamendua automatikoa da, oraindik, radarrik gabeko ordezko ibilbiderik eskaintzen ez badu ere. Google Mapsek argi identifikatzen ditu radarrok, ikono nabarmen bat tarteko.